1.INTERESGUNEA
Lehenego lan hau aurkezteko, bideo bat grabatzea egokia iruditu
zitzaigun, telebista saio bat antzeztea. Hori burutzeko gidoi bat egiten
hasi ginen eta dagoeneko amaitu dugu. Hona hemen gure gidoia:
Bideoaren gidoia:
- AURKEZLEA: Kaixo, egunon ongi etorri arakatu, ezagutu eta garatu saio honetara, gaurkoan, gonbidatu berezi bi izango ditugu gurean, batetik, Usansoloko Unkina ikastolatik etorritako irakaslea, egunon Maialen.
- MAIALEN: Bai egunon!
- AURKEZLEA: Eta bestetik, soziologian eta psikologian lizentziatua den Izaskun dugu geurekin, egunon zeuri ere.
- IZASKUN: Egunon!
- AURKEZLEA: Gai nahiko sakon eta garrantzitsu baten inguruan arituko gara gaurkoan, hezkuntzaren ezinbesteko tresna dugun irakasleari buruz hain zuzen. “ Nor edo nolakoa da irakasle bat?”
Maialen, galdera hau
entzutean, zer datorkizu burura? Zelan definituko zenuke zuk zeure burua?
- MAIALEN: Begira, pertsonak pentsatzen duguna, sentitzen duguna eta egiten dugun hori gara. Beraz, irakasle baten jokabideak eta ekintzak hiru oinarri horien araberakoak ere izango dira.
- AURKEZLEA: Bale primeran baina goazen orain zehaztasunetara. Pertsona bakoitzak pentsamendu desberdin bat duela argitu diguzu, baina zein da irakasle batek izan behar duen pentsamendu estiloa?
- MAIALEN: Norbanako bakoitzak ezaugarri desberdin batzuk izango ditu, eta ezinezkoa zaigu irakaslearen pentsamendu estilo bat finkatzea, izan ere bakoitzak berea izango du bere onura eta hutsuneekin.
- AURKEZLEA: Eta zuk zein pentsamendu estilotan kokatzen duzu zure burua?
- MAIALEN: Galdera ona hori! Nolabait... nire pentsamendua definitzen hasteko, arazoak daudenean protokoloa alde batera utzi eta arau zein printzipioak sortzeko joera izaten dudala diotzuet, beti nire ikasleen onuran pentsatuz. Honekin lotuta, arazoak garrantziaren arabera mailakatzen ditut eta hori kontuan izanda jokatzen dut. Beraz, nahiko pertsona flexiblea naizela esan dezaket.
- IZASKUN: Baina, esate baterako Maialen, nola ikusten duzu hori erreflexatuta zure jokabideetan, zerk eramaten zaitu, zure pentsamendu estilo horretan kokatzera?
- MAIALEN: Bitu, esate baterako, orain dela gutxi… eeeeee pasadan urtean 25 ikasle nituen eta 12 liburu nituen ikasle ohiek emandakoetatik, doainik liburua beraiei banatzeko. Eta ikasle batzuk aukeratu behar nituen...
- AURKEZLEA: Joe zelako arazoa… zer egin zenuen orduan?
- MAIALEN: baaa liburuak ikaslearen behar izanen arabera banatzea erabaki nuen. Honako banaketa hau, ikasleen gehiengoarentzat onena zela baloratu nuelako egin nuen. Arazo larriagotzat jo nuen ekonomikoki txarto dabiltzan familiena eta ez bere liburu banaketarena, beraz, ekonomikoki txarto dabiltzan horiei apur bat laguntzea erabaki nuen. Izan ere, nik ikuspuntu legala kontuan hartu baino lehen, ikuspuntu moralean jartzen dut arreta. Pertsonen balioak kontuan harturik.
- AURKEZLEA: Garapen moral handiko pertsona dudarik gabe!
- MAIALEN: Bai, bueno...orain dela astebete egin zidaten inkesta edo froga txiki batean bosgarren estadio edo fasean nengoela esan zidaten.
- AURKEZLEA: Joe ba egia esan primeran egiten duzu, pertsonen balio eta eskubideak kontuan hartzea oso garrantzitsua da eta gaur egungo gizartean ez zaio ba garrantzia handiegirik ematen...
- MAIALEN: Aiii begira, apur bat honekin jarraitzeko orain bururatu zaizkit... Gure eskolan orain dela bi urte egindako birziklapenarekin izandako tirabirak. Izan ere nik egoeraren xehetasunak aintzat hartu nituen, hau da, garrantzitsuago ikusten nuen ikasleei gure ikastolako geletan zakarrontziak jarri eta bakoitzaren garrantzia azaleratzearena. Baina beste irakasle batzuek, birziklapeneko kanpaina bat egitea proposatu zuten gainontzeko ikastetxeekin. Eta nik ez nuen hori ondo ikusten, nire ustez, klase bakoitzean ikasleek zakarrontzi bakoitzak zertarako balio zuen barneratzea garrantzitsuagoa zen, ondoren luzarora, hori barneratu ostean denbora izango baikenuen birziklapen kanpaina bat egiteko.
- IZASKUN: Ikuspegi lokaletik jokatzen duzu beraz… askotan ondo dator xehetasunak kontutan hartzea baina egoera orokorra zenbaitetan kontutan hartzea, hau da, bi ikuspegiekin jokatzeak asko lagunduko dizu irakaskuntzan.
- AURKEZLEA: Ondo bikote, atzedenaldi bat hartuko dugu! Bueno ta Izaskun gure artean dagoela aprobetxatuz, adiera diezagukezu zure ikuspegia gai honi buruz? Hasierako galdera zelan erantzungo zenuke zuk?
- IZASKUN: Bai noski. Nik Maialenek ez bezala, beste atal bati emango nioke garrantzia.
- AURKEZLEA: Bai, azalduiguzu apur bat zure ikuspuntua
- IZASKUN: Bai, begira, nik hau beti honela azaltzen dut: gertatzen zaizkidan gauzak, nire ekintzen ondorio zuzenak direla uste dut. Badago jendea, bere ondorioak zortearen araberakoak direla uste duenik, bere ekintzek, ondorioa ezin alda dezaketela diotenik. Egia da, zorteak, gure bizitzan garrantzia izan baduela, baina, bizitzaren nondik norako gehienak gure ekintzek eta jarrerek markatzen dituzte. Hala ere, hainbat egoera ez dira gure ekintzen ondorio eta ez ditugu horiek kontrolatzeko gaitasunik. Nire pentsatzeko modu honek, gauzak hausnartzeko orduan, abantaila bat ematen didala uste dut, hain zuzen ere, gauzak hobetzeko bultzada ematen dit. Nire akatsetatik ikas dezaket. Ordea, ondorioak zorteak baldintzatzen dituela uste dutenek, ez dute beraien ezagutza garatuko.
- AURKEZLEA: Eta zeintzuk izango lirateke ba, kontrolatu ezin ditugun egoera horiek?
- IZASKUN: Esate baterako, gu mundura heltzean, ez dugu erabakitzen zein familiatan jaioko garen eta gogorra badirudi ere, gure heriotza litzateke adibiderik garbiena.
- AURKEZLEA: Ba ikuspuntu interesgarria dudarik gabe! Eta zer esango zenidakete irakasleen gaitasun pertsonalean inguruan?
- IZASKUN: Bueno...argi dago irakasle batek, ezaugarri edo gaitasun multzo batzuk izan behar dituela bere lana ondo burutu ahal izateko…
- AURKEZLEA: Adi egon eee Maialen, gero zuretzat doa eta galdera...jajajaj
- MAIALEN: Bai bai, banabil, burua apur bat astintzen, jaajjaj, zure galderak aurreikusten hasi naiz ya eta.
- AURKEZLEA: Barkatu Izaskun jarraitu!
- IZASKUN: Bai aber. Batetik irakasle bat hurbila izan behar da bere ikasleekin, atsegina, entzuten dakiena, laguntzeko prest dagoena… Bestalde, enpatiaduna eta justua izateko gaitasun hori izan behar du edota landu, ikasleen jarrerak ulertu behar ditu, lasai jokatu eta baita ikasleak babestu ere. Azkenik, eta nire ustez irakasleak ezinbestekotzat izan beharko lukeena, lanean aritzeko gogoa litzateke. Irakasleak, dibertigarria, barregarria, umila, eskuzabala bezalako ezaugarriak izan beharko lituzke, izan ere, erantzukizun handiko eta haurren eredu den pertsona baita.
- AURKEZLEA: Ondo, ondo, ea ba orain Maialenek irakasle modura, zer esaten digun, dituen gaitasun pertsonalei buruz. Kontuan hartu Izaskunek esandako guztia eee bestela badakizu irakasle txartzat joko zaituzte gure ikusleek… ezetz benga bota
- MAIALEN: Bai, bai, nire hitzak birritan pentsatzearekin ez dakit nahikoa izango ote den ajajaja. Bueno nire gaitasunak… ez dait, esan dezaket pertsona nahiko maitagarria eta atsegina naizela. Entzule ona eta gainontzekoen arazoak entzun eta konpontzen laguntzea asko gustatzen zait. Bueno hasieran loreak besterik ez dizkiot nire buruari botako eta gero botako dizkizuet landu beharreko ezaugarri horiek. Enpatia handiko pertsona naiz baita, gainontzekoen jarrera ulertzeko ez dut normalean arazorik izaten, beste pertsonen lekuan jartzeko erraztasuna dut. Bestalde, nahiko zorrotza naiz nire buruarekin eta gainontzekoekin ere horrela jokatzen dut. Batzuek esaten didate, ez naizela bat ere barregarria eta nahiko pertsona bipolarra naizela, hau da, umore aldaketa asko izaten ditudala. Hori izan da, gutxi gorabehera nire gaitasunen inguruko deskribapen txiki bat.
- AURKEZLEA: Bueno...irakasle ona dela ematen du ez Izaskun?
- IZASKUN: Bai, bai, esan duenagatik gaitasun pertsonal egoki nahikotxo ditu bai! Jjajjajajaaj
- AURKEZLEA: Bueno, ekin diezaiogun ba saioaren azken txanpari. Irakasle baten ezaugarriak definitzen gabiltza saio honetan eta garrantzitsua izango da beraz, rolen inguruan zertxobait esatea ez Maialen?
- MAIALEN: Bai egia, izan ere rolak dira egunerokotasunean, besteekiko hartu emanean, lan egiterakoan, gizarteratzeko izaten ditugun jarrerak. Talde lanerako oso garrantzitsuak dira honako hauek, eta irakaskuntza, zorionez, talde lanari esker doa aurrera.
- AURKEZLEA: Bai, argi dago. Eta Izaskun zeintzuk bereizten dira edo zeintzuk dira izan ditzazkegun rol horiek? Ez hobeto, bideo batzuk jarriko dizkizuet eta bertan agertzen diren ezaugarrien inguruan arituko gara apur batean!
- IZASKUN: Bai primeran
- MAIALEN: Ondo bai
- AURKEZLEA: Hor doa ba lehenengo bideoa!
FINALIZADOR: https://www.youtube.com/watch?v=xf3rUZT0eZI
- AURKEZLEA: ea ba Izaskun zein rol ikus dezakegu bideoan?
- IZASKUN: Bueno, zuloa egiten zebilen gizonak duen rola erreflejatu nahi izan du bideoak. Honek, aurrera jarraitzeko eta xehetasunak kontutan hartzeko gaitasun handia du, bideoan argi geratu den bezala. Gutxitan hasiko ditu amaitu ezin dituen lanak, nolabaiteko barne motibazioa baitu. Exigentzia handiarekin lan egiten du eta antolatua, kontzientea eta lehiala izango da. .
- MAIALEN: Baina, rol horrekin, gauza txikietaz arduratzeko joera izango dut eta ez du inoiz amore emango xehetasun guztiak aurkitu arte eta horrek batzuetan, denbora galtze handia ekar diezaioke taldeari.
- AURKEZLEA: Bai, rol guztiek izaten dituzte bere alde on zein txarrak. Ea ba ikus dezagun beste bideo bat...
EL ESPECIALISTA: https://www.youtube.com/watch?v=YoIP8NzXReA
- MAIALEN: Bideo honetan argi ikusten da, jaka egilearen rola, bere lanean asko murgiltzen da eta oso pozik sentitzen da berak egindako lanarekin.
- IZASKUN: Bai ni ere erabat ados Maialenekin, ezagutza eta abilezia espezializatuak garatzen ditu pertsona horrek, gainera espazio mugatu batean soilik laguntza eman dezake. Baina, gainontzekoen lanarekiko interes gutxi erakusten du, bereaz oso harro sentitzen baita.
- AURKEZLEA: Primeran, goazen orain galdera zailago batera. Hau ez zaizue hain erreza irudituko jejejeje. Aber biotako norekin hasiko naiz...benga Mailaren zurekin, zein da zure rola?
- MAIALEN: Puff, oin bai egin duzu galdera ona...ajjaja aber...fua...Bueno, nik beti izan dut gainontzekoekin lanean jartzeko eta lana ondo banatzeko abilezia. Bestalde, ideak gehienetan oso argi izaten ditut eta orokorrean arazoak lasaitasunez eramaten dituen pertsona naiz. Gainera, gainontzeko taldekideen ahalmenak aurkitu eta taldea gidatzeko gai izaten naiz.
- AURKEZLEA: Ea ba bideo honetan erreflejatua ikusten duzun zeure burua:
EL COORDINADOR: https://www.youtube.com/watch?v=rDurVfECMB8
- MAIALEN: Bai zenbait aspektutan erreflejatuta ikusi dut neure burua, eta lehen aipatzea ahaztu egin zait, askotan egia da, ideak bota, lanak banatu eta gainontzekoen esku zenbait gauzak usteko joera dudala, nik neuk egin beharrean.
- AURKEZLEA: JAJAAJ karo karo zuk agindu ta lana besteentzako, karo…
- MAIALEN: JAJAJAJ
- AURKEZLEA: bueno Izaskun orain zure txanda, zuk zein roletan kokatzen duzu zeure burua?
- IZASKUN: jo ba nik, lanak bakarka egitea gustuko dut, taldekideekin nahiko urruna naiz egia esan. Bestalde, sormen handiko pertsona naiz eta ideia berriak sortu eta proposatzea gustuko dut. Egia da kritiken aurrean beti gogor erreakzionatzeko joera izaten dudala, nire ideiei tinko eusten diedalako. Baina lanak txarto doazen momentuan ekarpenak egiten saiatzen naiz eta arazoaren zailtasuna kontuan hartu gabe arazoa konpontzen.
- AURKEZLEA: Begiratu, begiratu ea horrelako zaren..
EL CEREBRO: https://www.youtube.com/watch?v=zJRGiLfZA1g
- IZASKUN: bueno...ajjaaj bai gutxi gora behera...jajajajaajjaja
- AURKEZLEA: Primeran! Bueno bukatu dugu gaurkoz esateko geneukana irakasleen ezaugarrien inguruan eta beraiek duten erantzukizunaren inguruan zerbait gehiago ikasi duzuela espero dugu. Mila esker benetan Maialen eta Izaskun gaur gurekin egotearren eta zuek ikusleok bihar ere hementxe izango gaituzue ordu berean arakatu, ezagutu eta garatu saioan, bihar arte ondo izan!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario