HAUSNARKETA

Lau asteren ondoren amaitu dugu lana! Ordu asko pasa ditugu lan honetan murgilduta, bideoak gora, gidoiak behera, youtube-ekin arazoak, powtoon zelan erabili... Talde lan potentea izan da dudarik gabe! 
Oso pozik gaude egindako lanarekin, gustora sentitzen gara taldean lan egin izanaz. Gauza asko ikasi ditugu elkar lagunduz. Batetik, bakoitzak programen erabileraz zituen ezagutzak eta baita materia aldetik barneratutakoa konpartitu dugu. Bestetik, elkarrekin aurkezpen edota lanetarako programa edo baliabide desberdinak erabiltzen ikasi dugu. Eta azkenik, arazoak ditugunean elkarturik horiek ebazten ikasi dugu!

Baliagarria ikusten dugu, zalantzarik gabe irakasle mundurako, bai ikasleei baliabide desberdinak erabiliz ekintza desberdinak planteatzeko edota norberak irakasle mundura begira egin nahi, barneratu edota aldatu nahi dituen, jarrera zein ezagutza horiek zeintzuk diren argitzeko!

Ezin dugu aipatu gabe utzi gure tutoreak emandako laguntza. Gure gidari izan da momentu oro, asko inplikatu da gure lanean eta dudarik gabe animoak ez zaizkigu falta izan aste hauetan. Beti prest izan dugu edozertan laguntzeko eta benetan asko eskertzen diogu. Guretzat, bai planteamendu aldetik zein programen aldetik guztiz berria zen lana gureganatzen lagundu digu!

Segi dezagun lanean!

No hay comentarios:

Publicar un comentario