OHARRA: parentesi
artean dagoena, ekintzen eta egoeren deskribapena da eta kursiban eta gorriz
dagoena, irakasleak pentsatzen duena.
Bueno lagunok, ikerketa honi esker irakasle batek bere hazkunde eta garapen profesionalean dituen etapak ikusi ahal izan ditugu! Lehen Xabierri, aipatu diodan bezala, gure blog-ean izango dituzue, ikerketa honetatik sortutako ondorioak. Egun ona euki eta bihar arte!
DENBORA MAKINA
AMAIA: Egunon
jaun andreok! Amaia dut izena eta Bilboko zientzia eta teknologiaren
fakultateko ikertzailea naiz. Gaur eskuartean dudan proiektu berria aurkeztuko
dizuet, denbora makina!
Urte asko daramatzat proiektu honekin eta gaurkoan
nire lehen ikerketa erakutsiko dizuet. Honetan, Xabier, Unkina eskolako
irakasle jubilatu berriak, bere lanean izandako garapena ikusiko dugu.
Denboraren makinan sartuko dut Xabier eta irakasle bezala izandako lehen urteak
aztertuko ditut.
AMAIA: Kaixo
Xabier, zer moduz?
XABIER: Kaixo
ondo!
AMAIA:
Dakizun bezala, denbora makina honetan sartuko zaitugu. Beldurgarria dirudien
arren, ez zaizu ezer gertatuko, proba asko egin
ditugu eta ziurtatzen dizut ez dela arriskutsua.
XABIER: Lasai
lasai, konfiantza dut zuengan, baina aitortu beharra dizut nahiko urduri
nagoela.
AMAIA: Egon
zaitez lasai, bueno, orain irakasle bezala eman zenituen lehenengo urteak
ikusiko ditugu. Zenbat urterekin hasi zinen lan egiten?
XABIER: Baaaaaaa
nik sortea izan nuen, gradua bukatu eta berehala hasi nintzen lan egiten 21
urterekin.
AMAIA: Baaaa
orain 65 urte badituzu eta 21 urterekin hasiera eman bazenion zure irakasle
prozesuari…….. 1971. urtera bueltatuko gara, zure irakaskuntzako bigarren
urtera.
(makina jartzen)
AMAIA: Sartu
Xabier, sorte on.
22 urterekin
XABIER: Egun
ooooooooon, zer moduz?
(ikasleak iskanbila sortzen)
XABIER: egun
oooon, egun ooooon, EGUN ON!!!!!!! Betikoak, betikoetan… ez zarete isiltzen
ezta ur azpian ere! Benga adi egon, horrela zerbait berria ikasiko duzue eta!
Uuuuuf, ea gaur klasea kontrolatu ahal dudan… joe beti
ikasle berdinak ohiuka...gainontzekoak izorratzen… joeee… gainera, ez naiz
gogoratzen ondo uraren zikloaz eta gaur eman behar dudan gaia da, eskerrak
bigarren orduan den…
XABIER: Hurrengoan
kanpora joango zarete eee! Bueno, atera matematikako apunteak eta etxerako
lanak. Denok egingo zenituzten lanak ez? Aber nork ez ditu gaurko ziren
etxerako lanak egin? Aukera emango dizuet zintzotasunez jokatzeko! Norbait
gezurretan arrapatzen badut, biharko etxerako lan bikoitza izateaz gain jolas
orduan nirekin geratuko da urrengo klaserako materiala prestatzen eeee!!!
Bale...guztiok eginda badituzue, hurbildu egingo naiz ikustera!
(ikasle baten albora hurbiltzen da)
XABIER: Baina,
baina , baina…! Zer da hau? Ane letra txukunagoa egiten saiatu behar duzu!
Bestela inork ez zaitu ulertuko letra. Aber zuk nerea? (aneren alboan dagoen
neskari begira) ez dituzu egin? Ez naiz gainerakoen albotik pasako, bestelaa
pufff… zelako desastrea!
Joe...hasi gara...zergatik ez dituzte etxerako lanak
egiten...gehiegi bidaltzen ote dizkiet? Azalpenak txarto ematen ditut? Jo agian
txarto azaltzen ditut egin beharrekoak eta ez naute ulertzen…Benga baina nire
taldea aurrera atera behar dut nola edo hala, gero pentsatuko dut zelan aldatu
etxerako lanena!
Bueno gaur, pitagorasen teorema emango dugu.
(arbelean idazten)
Nola ostia zen lege hau!!!! A “ber” 2 + B “ber” 2 = ….
Lasai xabier, lasai, C “ber” 2! Ufff
(irakasleak honako hau azaltzen du buruz jakin balu
bezala, ezer ulertu barik)
XABIER: Demagun
triangelu zuzen bat dugula, non a eta b
katetoak diren, eta c hipotenusa. c aldearen karratuak osatzen
duen azalera, a eta b aldeen karratuen azaleren baturaren berdina
dela frogatu nahi da. c aldearen
karratuaren inguruan beste hiru triangelu berdin jartzen baditugu (jatorrizko
triangelua karratu horren zentroarekiko 90º jiratuz), karratu berri bat osatzen
dugu. Karratu berri honen aldeak a + b
neurtuko du, irudian ikusten den bezala.
Teorema honetan frogatzen da A “ber” 2 + B “ber” 2 = C
“ber” 2
(zientifikoak planoan sartzen dira)
AMAIA:
Bueno nahikoa da. Xabier gure garaira bueltatuko dugu berriz ere!
(xabier agertzen da)
AMAIA:
Zelan Xabier?
XABIER: ez
naiz ezertaz gogoratzen, apur bat nahasturik nago…
AMAIA:
lasai, lasai, normala da. Joan deskantsatzera eta kafe bat hartzera, orain
deituko dizut bigarren ikerketarako.
(xabier joan eta amaiak denbora makinan ikusitako
egoera ikertzen hasten da.)
AMAIA:
Mesedez azterketa egiten hasi aurretik esatea gustatuko litzaidake, arriskutsua
dela Xabierrek bere iragana ikustea. Ez esan bere bizitzako bidaia grabatuta
dugula, arriskutsua izan daiteke eta. Zer iruditu zaizue Xabierrek 22 urterekin
izan duen jokabidea? Niri nahiko interesgarria iruditu zait.
Argi ikusi dugu, hasieran, urduritasuna zela nagusi
Xabierren ekintza zein pentsamenduetan. Gainera, segurtasun falta horrek,
materia buruz ikastera bultzatzen dio, ulertu gabe gauzak botatzera. Baina
gogotsu zebilen lanean bere lehenengo gelako ikasleak aurrera atera nahian!
----------------------------------------------------------------------------------------------------------
AMAIA:
Xabier, etor zaitez bigarren ikerketa egiteko. Hasi baino lehen, zelan? hobeto?
XABIER: bai bai
bai bai, ez nuen ezer. Bakarrik ez nintzela ezertaz gogoratzen. Zenbat urte
joango gara atzera oraingo ikerketan?
AMAIA: pozten
naiz BA!. baaaaaa, 1978ra, 29 urte zenituenera. Zu lasai egon, amaieran eman
dizugu eta ikerketaren berri. Benga sar zaitez berriz makinan!!
XABIER: Bai,
ala ba barrura noa! Ointxe arte!
AMAIA: Bai,
laixter arte!
(Makinan sartzen da berriz)
29 urterekin
(xabier irakasle batekin hitz egiten agertzen da)
XABIER: Joeeee
Nerea, ez dakit zer gertatzen zaidan… nire lana erantzukizun handiko lana dela konturatu
naiz eta ez dakit zelan lagundu haurrei garapenean, blokeaturik bezala
sentitzen naiz.
NEREA: Bai, ni ere konturatzen
nabil honek ez nauela asebetetzen, konpromezu eta erantzukizun handiegia da
niretzat haur hauen heziketa. Nik erabakia hartu dut yada.
XABIER: Jooee,
nik jarraitu nahi dut honetan dudarik Gabe, baina gertatzen zaidana zera da:
metodo berriak erabili nahi ditudala haurrekin eta ez dakizkit zehazki zeintzuk
erabili, beldurra diot errakuntzari eta haurrei kalte eragite horri.
AMAIA: Bueno ikusi duzue bigarren etapa honen zati bat ere, gurera
bueltatuko dugu ea zelan dagoen gure gonbidatua!
(xabier makinatik irteten da)
AMAIA: Aupa
Xabier zelan zaude?
XABIER: Ba…orain
ondo egia esan, lehengo mareoak ez ditut yada.
AMAIA: Bueno
Xabier, orain lehen bidali zaitugun gela berdinera joan behar zara. Ikerketaren
parte da hau ere.
XABIER: Bale
lasai, banoa
AMAIA: bueno
ikus, entzuleok. Oraingoan ikusi dugun jokaera aztertuko dugu guztion artean.
Hasteko, aipatu beharra dago aldaketa handia egon dela Xabierren jokabide eta
pentsamenduan. Egia esan, bere lehen urteetan nahiko triste eta galduta ikusi dugu
gure irakaslea baina azkeneko egoera honetan, bere pentsamendua nahiko baikorra
izan da, bere lanaren garrantziaz ohartzen hasi da eta irakasle munduan sartu
izana berhausnartzen. Orain, metodologia eta ikaskuntzaren hobekuntzaz
arduratzen da.
Etor zaitez Xabier, hirugarren ikerketari hasiera
emango diogu eta.
XABIER: Banoa
Amaia!
AMAIA: Bueno,
orain, 1980ra bueltatuko zara. 31 urte zenituenera.
XABIER:
praktika hartzen ari natzaio makina honi eee jajajaja banoaaaa
31 urterekin
XABIER: kaixo
klaseeee! Zer moduz asteburua? Lan asko egin duzue? Jajajaja
Gaur lehiaketa bat egingo dugu!!
KLASEA: UEEEEEEEEEEE
XABIER: bueno
bi talde egingo ditut
Mutilak eta neskak nahastuko ditut bi taldeetan,
bestela mutilak mutilekin eta neskak neskekin jarriko dira…
XABIER:
esperimentu bat egingo dugu eta hau bukatzean, galderak egingo dizkizuet.
Galderak ondo erantzuten badituzue puntuak irabaziko dituzue eta puntu gehien
duen taldeak sari berezia izango du!!
KLASEA: ze
ondooooo!
XABIER: taldeak
…….. izango dira. Etorri esperimentua ikustera
(esperimentua eta galderak bukatzen dira)
XABIER: zorionak!!!
Lehenengo taldeak irabazi du! Lan ona talde! Bueno saria txango bat egitea da
eta bi taldeentzat izango da saria, hain zuzen ere, garrantzitsuena parte
hartzea delako, ez irabaztea edo galtzea.
KLASE:
eskerrik asko xabieeeeer!
(irakasleak klasea bukatzean hausnarketa egiten du
umeek ikasitakoarekin)
Hasteko, mutilen eta nesken arteko harremanak sustatu
ditut taldeak egitean. Esperimentua egitean, natur zientzien zenbait aspektu
jorratu ditugu eta galderak egitean aspektu horiek garatu ditugu. Esperimentuan
ere teknologia berrietako baliabideak erabili ditugu. Azkenik, txangora klase
osoa joango zela esatean, berdintasuna eta parte hartze sustatu dut.
(zientzialaria agertzen da berriz ere)
AMAIA: Ez
larritu, Xabierrek esperimentua egiten egon denean irudia azkarrago joan dela
ikusi baduzue, ni izan naiz. Nik arindu dut naita hain astuna ez izateko.
Bueno nahikoa da, Xabier gurera bueltatuko dugu.
XABIER: kaixo
berriz ere. Orain gelatxora joatea esango didazu ezta? Jajajaja, banoa banoa..
AMAIA:
eskerrik asko Xabier jajajaja
Argi ikusi da bere irakasle etapa honetan,
egonkortasuna, konpromisua, energia eta auto-konfiantza direla nagusi
xabierrengan. Bere lana egiten seguru sentitzen da, helburuak oso argi ditu eta
beraz, gustura sentitzen da esperimentuak bezalako metodologia desberdinak
aplikatzen.
(xabier bat batean agertzen da)
XABIER: zeeer,
beste ikerketaren bat egingo dugu ala.. aspertzen hasia naiz gela horretan…
AMAIA: Bai
Bai, oraindik bi geratzen dira…
XABIER: zein
urtetara bueltatuko naiz oraingoan?
AMAIA: 1990ra
hain zuzen, 41 urte zenituen garaira
XABIER: gero
arte ba!
41 urterekin
(konferentzia bat ematen)
XABIER: Egun on
jaun andreok! Xabier Capetillo nauzue eta gaur irakasle baten garapen
profesionalari buruzko konferentzia emango dizuet. Bueno hasi baino lehen
barkamena eskatu nahi dizuet, izan ere, ez dut power point, ez holako
baliabiderik erabiliko azalpen hau emateko, oso txarto konpontzen bainaiz
tresna horiekin!
(konferentzia entzuten ari den pertsona bat hitz
egiten hasten da)
ROJELIA:
barkatu Xabier, 20 urte daramatzat irakaskuntzan eta ez dut uste noren aholkuak
behar ditudanik, banoa.
XABIER:
itxaron, joan aurretik gauzatxo bat esango dizut. Zuk 20 urteko esperientzia
duzula uste duzu, irakaskuntzan daramazun ibilbidea dela eta. Baina agian urte
bateko esperientzia duzu 20 aldiz errepikatuta.
(momentu horretan neska pentsakor gelditzen da eta
bere lekuan jesartzen da berriz ere)
XABIER: Bueno,
esan dudan bezala irakasle baten garapen profesionalari buruz arituko gara
gaur. Ni ez nago hona etortzera behartuta, ez dut diru truk egiten ere ez. Nahi
dudan bakarra, hezkuntza hobetzea eta irakasleei irakasle hobeak izaten
laguntzea da.
(xabierrek ordu bat inguru dago konferentzia ematen
eta amaia agertzen da berriz ere)
AMAIA: ez
gara egongo konferentzia osoa entzuten, ikusi dugun zatitxoarekin hausnarketa
txiki bat egiteko balio izan du. Aterako dugu Xabier denbora makinatik.
XABIER:
ieeepa, izan da hau gure azken bidaia?
AMAIA: ez,
oraindik bat geratzen da Xabier, joan zaitez gelara berriz ere jajaj
XABIER: egia
da egia da, bidaiak gora eta bidaiak bera gauzak ahaztu egiten zaizkit.
AMAIA: ez
zaizu inporta ezta?
XABIER: ez ez
lasai, gustura egiten nabil esperimentua
(xabier gelara doa)
AMAIA: Ea ba,
azter dezagun egoera hau. Ikus dezakegu, etapa honetan, Xabier gaitasun
intelektual gorenean aurkitzen dela eta baita irakaskuntzarekiko agertzen duen konpromisu
maila oso altua dela. Bestalde, konferentzia entzun nahi izan ez duen neskari,
profesionaltasun maila handia erakutsiz erantzun ezin hobea eman dio, neskari
hausnarketa bideratu eta bertan konferentzia entzuten geratzera bultzatu duena
hain zuzen. Azkenik, bere hasierako agurrean, berrikuntzekiko, hau da,
teknologia berriekiko jarrera ezkorra erakutsi du. Bueno etorrarazi dezagun
xabier, ikerketa honi amaiera emateko falta zaigun etapa aztertzeko!
AMAIA: Etorri
Xabier, barkatu hain astuna izatea baina zientziaren onerako da ;)
XABIER: bai
bai, ulertzen dut, lasai.
AMAIA: bueno,
azkenengo bidai honetan, irakasle modura eman zenituen azkenengo urteetara
bidaliko zaitugu, 2000. urtera zehazki.
XABIER: aaaaaaai
ze urte txarrak horiek… bueno ba, banoaaaaaaaa
51 urterekin
(Xabier 35 urteko irakasle batekin hitz egiten
ateratzen da)
XABIER:
aaaaaai, Maialen Maialen. Azken urte hauek gogorrak izango direla uste dut…Zu
izan behar zara orain bataioiaren lehenengo ilaretan egon behar zarena, eta ez
ni. Aspertuta nago yada, lehenengo ilara horietan egoteaz, bertan egon naiz
nire bizitza osoa eta orain lasaitasuna behar dut, besterik ez dut nahi… Nik ya
ez dut nahikoa indar ez gogo 6-12 urte bitarteko umeekin egoteko, beraien
mugimendu, energia...larregi dira niretzat. Ez naiz egon nire bizitza osoan
ikasleekin borrokan eta nire 100% -a ematen orain desmotibazio edota neke hau
pasatzen ibiltzeko... Nik orain nire ilobak zaintzen egon beharko nuke ta lasai
lasai paseatzen. Benetan Maialen, erretiratzea baino ez dut nahi eta zu
bezalako irakasle berriek gu ordezka gaitzaten, bestela, hezkuntza ez baita
aurrera joango gure ideia atzerakoi hauekin!
(amaia agertzen da)
AMAIA: Bueno
ba ez diogu Xabierri denbora gehiago kenduko, nire ustez honekin nahikoa da.
Bueltatuko dugu gurera.
XABIER: uffff
zelako nekea… leher eginda nago! Joan naiteke? ez naiz oso ondo sentitzen,
buruko mina daukat azken bidai honen ondoren...
AMAIA: bai
lasai, normala da baina berehala pasatuko zaizu. Bueno txalo bero bat
Xabierrentzat eta eskerrik asko laguntzeagatik oso baliagarria izan zara
ikerketarako! Gure ikerketaren emaitzak gure blog-ean eskegiko ditugu, beraz,
bertan ikusi ahalko dituzu!
XABIER:
eskerrik asko zeuei ere, agur!
AMAIA: Agur
bai! Bueno Xabier agurtuta egin dezagun azkenengo egoera honen azterketa txiki
bat!
Azken honetan, Xabierren beherakada ikusi dugu,
etengabe kexaka zebilen, erretiroan bakarrik pentsatzen zuen. Beste egoeratan
ez bezala, ez ditu izan irakaslea izateko indar eta gogo horiek. Ikasleekiko
eta beraien arazoekiko ardura gutxiago izan du, nekean eraginda. Eskolaz
kanpoko gaiekiko interes handiago erakutsi dut, bere ilobak eta paseoak
aipatzean esaterako, nekea zen nagusi bere hitzetan.
Bueno lagunok, ikerketa honi esker irakasle batek bere hazkunde eta garapen profesionalean dituen etapak ikusi ahal izan ditugu! Lehen Xabierri, aipatu diodan bezala, gure blog-ean izango dituzue, ikerketa honetatik sortutako ondorioak. Egun ona euki eta bihar arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario